Urte guztian zehar, zure barazki freskoak, gasnak eta irinak manatu!
Zure saskia manatu
1 Gure berripaperari izena eman zure emaila hemen zehaztuz :
Gure manaketen taula errezebituko duzu ostiralero, betetzen ahalko duzu igande gaua arte
Zure saskia errekuperatu asteartean arratsaldeko 5etatik goiti.
GURE ETXALDEAZ BI HITZ
Gure etxaldea Behauzen kokatua da. Laborantxa biologikoa oinarri, hainbat mozkin ekoizten ditugu, euri ala ateri! Bakotxa gure berezitasunetan izanik ere, ber helburua dugu denek, laborantxaz bizitu eta laborantxa biziarazi.
GURE AHUNTZAK
2009tik Erramun eta Colette instalatu dira etxaldean ahuntz tropa batekin.
80 ahuntz dira gaur egun, alpina arrazakoak. Esne guzia etxean berean transformatzen da, gasna fresko eta idorren egiteko.
Ahuntzek kanpoko bazka jaten dute, belar luzerna, artoa, soja eta meteia (baba eta garagarra)
BARAZKIAK
2019an Clément eta Amaia baratzegintzan instalatu dira. Urte guzian 40bat baratzeki desberdin landatzen eta ereiten ditugu. Hiru negutegi ta kanpoko eremuari esker saskiak proposatzen ditugu urte osoan.
GURE IRINAK
Mota xaharretako ogi bihia ereiten dugu urtez urte, etxean berean dugun eihera batekin irintzeko. T80 motako irina proposatzen dugu.
Arto Gorri irina eta polenta ekoizten dugu etxaldean; eihera kolektibo bati esker irintzeko.
POUR NOUS CONTACTER
Gure etxaldea ezagutu nahi? Galdera batzuk gure ekoizpeneri buruz?
Kakoetxeberri, 64120 Behauze
Tel: 06 88 80 84 48
Emaila : info@isakenia.eus